JARDUERA BETETA
Laborategitik harago badago zientzia egiterik ere!
3 saioko tailerra da hau. Gizarte zientzien inguruan gehiago ezagutu eta ikertzaileon paperean jarriko ditugu ikasleak. Ikastetxe bakoitzean ikerketa proiektu xume bat egitea da helburua. Ikasleek ikerketa galdera definitu eta metodo zientifikoaren faseak garatuz galderari erantzuna bilatzen saiatuko dira. Ikasleak gizarte ikertzaileon lana lehen pertsonan bizitzeko tailerra da hau (galdetegiak eginez, grafikoak osatuz…).
Maila edo kurtsoa: LH 4, LH 5, LH 6
- Hizlarien izen-abizenak: Maider Urtaran Laresgoiti, Unai Martin Roncero, Erika Valero Alzaga, Marta Bartolomé eta Amaia Ayala
- Saila eta Fakultatea: Soziologia eta Gizarte Langintza Saila. Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
- Modalitatea: Tailerra
- Hizkuntza: Euskara
- Hedadura geografikoa: Araba, Bizkaia
