Zientzia zirkularra: Nerabeak konektatuta ala deskonektatuta? Hausnartu dezagun Interneten eta sare sozialen erabilerari buruz

JARDUERA BETETA

Tailer interaktibo honetan, parte-hartze aktiboaren bidez, hau da, beren esperientziak, pertzepzioak eta kezkak partekatzearen bidez, aurrenerabeek eta nerabeek hausnarketa egingo dute haien teknologia digitalen erabilerari buruz, Internet eta sare sozialak barne. Gainera, eztabaida eta pentsamendu kritikoa sustatzeko helburuarekin, modu ulergarrian azalduko zaizkie tresna digitalek gazteengan duten eraginari buruzko ikerketa berrien emaitzak. Tailer honen helburua da gazteen artean teknologia berrien erabilera kontziente eta kritikoa sustatzea. Anima zaitez eta parte hartu!

Maila edo kurtsoa: DBH 1, DBH 2, DBH 3, DBH 4

  • Hizlarien izen-abizenak: Irati Becerril Atxikallende, Joana Jaureguizar Alboniga-Mayor, Uxue Llano Abasolo eta Ayelen Arroyo Bilbao
  • Saila eta Fakultatea: Bilakaeraren eta Hezkuntzaren Psikologia Saila. Bilboko Hezkuntza Fakultatea
  • Modalitatea: Tailerra
  • Hizkuntza: Euskara, Gaztelania
  • Hedadura geografikoa: Bizkaia