Zientzia zirkularra: Historiara hurbiltzen: arkeologia tailerra

JARDUERA BETETA

Historiara, zientzia gisa, hurbiltzeko tailerra da hau, Arkeologiaren metodo zientifikotik eta haren metodologiatik abiatuta. Egitura aldetik, lehenengo atalean, azalpena eskainiko da: nola ikertzen den Historia eta Arkeologia zientzietan, eta lehen mailako iturrien garrantzia. Ondoren, material arkeologikoaren sailkapena egingo da erreplikak dituzten fitxen bidez.

Maila edo kurtsoa: DBH 1, DBH 2

  • Hizlariaren izen-abizenak: Teresa Campos López
  • Saila eta Fakultatea: Matematika, Zientzia Esperimental eta Gizarte Zientzien Didaktika Saila. Bilboko Hezkuntza Fakultatea
  • Modalitatea: Tailerra
  • Hizkuntza: Euskera
  • Hedadura geografikoa: Bizkaia