JARDUERA BETETA
Hitzaldi-tailer honen helburu nagusia da ikasleei ezagutaraztea azal-mikrobiotaren kontzeptua, UVRrekin duen harremana eta giza osasunean duen garrantzia, METASKIN proiektuan oinarritutako dibulgazio-hitzaldi baten bidez. Proiektu honetan ikertzen ari dira larruazaleko mikrobiotaren konposizioa UVR-maila desberdinetan dauden pertsonetan nola aldatzen den .Horrez gain, tailerrean pigmentazioak UVRaren eragin gaiztoen aurkako defentsan duen garrantziaz ere arituko gara.
Maila edo kurtsoa: DBH 3, DBH 4, Batxilergoko 1. maila, Batxilergoko 2. maila, Lanbide Heziketa
- Hizlarien izen-abizenak: Gorka García Casado eta Josu Bizente Martín Fernández
- Saila eta Fakultatea: Genetika, Antropologia Fisikoa eta Animalien Fisiologia Saila. Zientzia eta Teknologia Fakultatea
- Modalitatea: Hitzaldia
- Hizkuntza: Euskara, Gaztelania
- Hedadura geografikoa: Bizkaia
