Zientzia zirkularra: Ur nahikorik egongo al da denontzat?

JARDUERA BETETA

Ura ezinbesteko baliabidea da. Honek dituen funtzio biologiko eta ekologikoaz gain, funtsezkoa da nekazaritza, industria, energia ekoizpen eta garraioa bezalako sektoreetan. Hala ere, gizakiaren aktibitate produktiboak Lurrak eskaintzen dituen eta beharrezkoak zaizkigun baliabide naturalen kontsumo eta degradazio esponentziala ekarri du. Guzti honi Aldaketa Klimatikoak ekarri ditzakeen ondorioak gehitzen bazaizkio, gizarte industrialaren bideragarritasuna kolokan jarri daiteke. Ba al dago baliabide nahikorik gure planetan? Alternatibak existitzen dira? Bideragarriak al dira alternatiba hauek? Zientzia eta filosofia ardatz hartuta, gure gizartearen etorkizunarentzat ezinbestekoak diren auzi hauei buruz hausnartzea izango da helburua.

Maila edo kurtsoa: Batxilergoko 1. maila, Batxilergoko 2. maila

  • Hizlariaren izen-abizenak: Ricardo Blanco Aguilera
  • Saila eta Fakultatea: Energia Ingenieritza Saila. Bilboko Ingeniaritza Eskola
  • Modalitatea: Hitzaldia
  • Hizkuntza: Euskara, Gaztelania
  • Hedadura geografikoa: Bizkaia