Zientzia zirkularra: Mikroplastikoen atzetik: etorkizun jasangarriaren aldeko zientzia

JARDUERA BETETA

“Mikroplastikoen Atzetik: Etorkizun Jasangarriaren aldeko Zientzia” tailer praktiko honetan ikasleek ezagutuko dute mikroplastikoak zer diren, nola iristen diren uretara eta ingurumenan duten eragina. Esperimentu errazak eginez, haiek detektatzen eta zenbatzen ikasiko dute, mikroplastikoen presentzia murrizteko irtenbideak diseinatuko dituzte eta emaitzak zabaltzeko edukiak sortuko dituzte. Gainera, unibertsitatean garatzen ari diren proiektuei buruzko informazioa emango da eta ikerketa emaitza erreal batzuk erakutsiko dira. Esperientzia honek zientzia, iraunkortasuna eta komunikazioa uztartzen ditu, unibertsitateko ikerketa ikasgeletara hurbilduz Zientzia Zirkularra – EHU programaren barruan.

Maila edo kurtsoa: DBH 4, Batxilergoko 1. maila, Batxilergoko 2. maila

  • Hizlariaren izen-abizenak: Jose Antonio Carrero Hernández
  • Saila eta Fakultatea: Kimika Analitikoa Saila. Zientzia eta Teknologia Fakultatea
  • Modalitatea: Tailerra
  • Hizkuntza: Euskara, Gaztelania
  • Hedadura geografikoa: Bizkaia